XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) otxan-otxan etsitzen degunezkero, zer dala-ta zuek guri arrika?.

Baña, goazen arloagora.

Zuen ustez, izkuntza baten bidez, zuzendu liteke: orain piano, orain crescendo, orain... xalto bat gorago, mutikoak, irakurle guziok mail ortara iritxi gaituk-eta.

Irakurle guziok... Nork esan dizu ori?... Zerorrek ere, Euskaldun bat orrek, atzera begiratu nai ba-dezu, ikusiko al-dituzu zu baño bampecirc;ragokorik anitz, bertsolari naturala besterik iristeko gauza ez dirana.

Zergatik, bada, ez itxoin, bertsolariez guziak okitu arte, ta ordun, ez oraindik alegia, zuri atsegin zaizun erdi-mallako elertia onetsi?....

Gauzak berezko bideetatik atera nai dituzute.

Mallak elkarrekin lotuak bear dute, igotzeko malladirik osatuko ba-dute.

Gure elertia beste errietakoa ez bezelako eraz azitzea nai zenuteke, ta oker zoazte ortan.

Opilla ez da yaikitzen legamirik gabe.

Baña, lenbait-len aitor dezadan, errez-zale aserrekoiok ere bear-bearreko ta nai-ta-naiezko zaitutegula.

Elerti guzietan agertu izan zerate aurrerago-zaleei buruzki; urrengo gizaldiek, ordea, ez dute ukatu izan ampacirc;l, aien bultzaldi goragarria: akats eta guzi.

Mendira, egunotan, igo baldin ba-zera, ikusiko al zenitun, negu-muñean, aritza adar utsetan; otea loretan; untza, berriz, igali dariola... Ederrago al-leritzaizuke, lurreko landare guziei, ostotzerako, loretzerako, umotzerako, egun yakiñak, egun bakarrak indarrez ezartzea; esate baterako: Santa Kutze'tan lorea, igalia San Yuan bezperan; ta oietatik aurrera edo atzera egiteko ausarta litzakena, errotik atera ta kito?.

Eskier naiz, ni, zure iritzirako, berrizale purrukatu ondagarria baietz.

Alaz guziaz ere, aitorzen det eta nai det errezera idazten dutenak berrizaleak baño (...).